Eskolaz kanpoko jarduerak eta Goiztiar gela

Kaixo familiak.

Kurtso berriaren hasierari begira, sentitzen dugu jakinaraztea ezinezkoa zaigula eskolaz kanpoko zerbitzuak edo goiztiarren zerbitzua eskaintzea. Jakitun gara horrek familiei sor diezazkiekeen arazoez, baina une honetan Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzu horiek ikastaroaren hasieran ematen uzten Covid-19 egungo egoera dela eta. Egoerak aurrera egin ahala, agintariek zerbitzu horiek eskaintzen uzten duten bezain laster, aurreko ikastaroetan egin bezala antolatzeko ahal den guztia egingo dugu.

Sentitzen dugu eragozpenak