Eskolaz kanpoko jarduerak - Goiztiar gela

Kaixo, familiak:

Zoritxarrez, zundaketetan, bai eskolaz kanpoko jardueretan bai goiztiar geletan, eskaera gutxi jaso direnez, ezinezkoa izan da arrazoizko gutxieneko haurrekin taldeak antolatzea; beraz, oraingoz ez da bideragarria horiek eskaintzea.

Urtarrilean edo otsailean, beste zundaketa batzuk egiten saiatuko gara, parte-hartzea handitzen ari den ikusteko eta taldeak antolatzen saiatzeko.

Besarkada bat.