Eskolaz kanpoko jardueren galdeketa

 

 

 

 

 

Familia horiek:

Eusko Jaurlaritzak eskolaz kanpoko jarduerak egitea onartzen duen urriaren 2ko araudia erreferentziatzat hartuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eskola Kirolak irailaren 22koa ere aintzat hartuta, jarduerak garatzeko behar diren "burbuila taldeak" ikasgelako taldeka osatuko dira. Alde horretatik, bereziki kontuan hartu da, segurtasunaren ikuspegitik, taldeak ikastetxean mantentzeak murriztu egiten dituela kanpoko klub edo akademietako jarduerekiko harremanak.

Horregatik, 20-21 ikasturte honetan, familia guztien artean galdeketa bat egin nahi dugu, ikastetxean eskaintzen dizuegun eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez zer eskaera dagoen jakiteko. Horri buruzko emaitza fidagarriak lortzeko, gure web-orriaren bidez parte hartu nahi duzuen jardueretarako izena ematera animatzen zaituztegu, inolako konpromiso ekonomikorik gabe. Eskaera ikusteko aurre-izen-emate bat baino ez da, eta gero izen-emateak egingo dira, ikasleen espazioak eta taldeak koadratu ondoren.

Aurre-izen-emateak datorren azaroaren 15era arte egongo dira zabalik, eta honako esteka honen bidez egin ahal izango dituzue:

https://edukabilbo.simun.es/crm/altaonline/altap.asp?id=206&cid=AED3E830-8E56-4DA9-B421-AEF166A71D06

Mila esker zuen arretagatik.

Agur t'erdi.