Euskera EBETErekin

Kaixo familia!

Azken hilabeteetan haur askok euskararekin oso harreman gutxi izan dutela kontuan hartuta eta oporraldian ere euskaraz hitz egiteko aukera gutxi izango dituztela suposatuz Basauriko familiei gai honekin laguntzeko saio bat antolatu dugu.

• *Formazioaren HELBURUA: Seme-alabei oporraldian euskararen erabilerarekin laguntzeko irizpide eta tresnak.*
• *Nori zuzendua:* Interesa duten familiei. Euskaraz jakin edo jakin ez.  
• *Doakoa:* Udalak finantziatzen duen saioa da eta parte hartzaileek ez dute ezer ordainduko
• *Nork eskainiko du:* ebete euskararen sustapenerako ahokularitza zerbitzua

*NOIZ eta NOLA: Ekainaren 30ean, 15:00etatik 16:30eara. Bideo-dei bidez egingo da.*

*saioa egin ahal izateko gutxieneko parte hartze bat egon beharko da.

*IZENA EMATEKO:* lotura honen bidez https://forms.gle/zkBkkv3mWnX873RaA

*IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:* Ekainak 25

Zalantzarik izanez gero idatzi arrate@ebete.eus helbidera

Eskerrik asko,
Arrate (ebeteko kidea)