IGE kideko haurrentzat oparia

Kaixo familiak, IGEko bazkideak,

Aurten urte berezia izan da, arraroa ez esatearren, gainera azkenengo egunetan hodeiak eta euria izan ditugu etengabe, horregatik gure IGEtik poz pixka bat banatu nahi dugu zuen seme-alabei opari txiki bat eginez. Opari hau solidarioa da, IGE kideko haurrentzat baino ez da eta zuen familiei irribarre politak ekartzea espero dugu.

Covid-en garaian, osasun-neurriak nagusitu behar dira. Beraz, oparien banaketa ere protokolo berezi baten pean egingo da.

3 egunetan banatuko da, taldeak honela banatuko dira:

  • Astelehena 14/12: haur hezkuntzako haurrak
  • Asteartea 15/12,: lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako haurrak
  • Osteguna 17/12: lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haurrak

Seme bat baino gehiago baduzue, egun berean etor zaitezkete haiekin, eta opari guztiak batera jaso.

Ordutegia 17:00etatik 18:30era izango da.

Jasotzeko lekua: Gizarte-etxeko Artunduaga aretoan, -6 solairuan.

Artunduaga aretora kanpotik helduko zarete, Skatepark-aren ondoren dagoen sarrera batetik, horra eskuinatik jaisten den bidetik helduko zarete. (Ikusi planoa behean).

Gizarte etxeko sarreran tenperatura hartuko zaizue.

Sartzean, eskuak gela hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dituzue.

Maskara nahitaez erabili beharko duzue; beraz, maskara jantzita etorri beharko zarete, eta ezingo duzue kendu ibilbide osoan.

Segurtasun-tartea 2 metrokoa izango da uneoro.

Irteera gizarte-etxearen barrualdetik egingo da, eskaileren erabilera lehentasuna dauka (lurrean jarritako gezien jarraibideei jarraituz). Igogailuan erabateko lehentasuna emanez haurren gurdia duten edo mugikortasun mugatua duten pertsonei.

Espero dezagun laster elkar ikustea eta oparia gustatzea.

Agur bero bat,