Musukoak

Kaixo familiak,

Egunotako COVID-19 egoera dela eta, aurten eskolako IGE-k ikasle bakoitzari garbitu eta berrerabili daitekeen musukoa oparitzea adostu du. Musuko hauek TNT materiala erabiltzen duen gipuzkoako lantegi batean eskuz eginak dira, gehienez 60 aldiz garbitu daitezke eta IGE logoa izango dute.

Jakinarazi nahi dizuegu pasa den ostiraletik, hilak 16, musukoak ikastetxean banatzeko prest ditugula. Eskatutako berrogeialdiaren ondoren (izatez egun bi) ikastetxeak banatzeko aitzakiak eta (gure ustez) zentzurik gabeko eskaerak baino ez dizkigu egiten. Agindutako guztia betetzen ari gara baina hala ere, ez dakigu zehazki noiz banatuko diren. Helarazi nahi dizuegu gure aldetik ahalegin handia egiten ari garela eskolako zuzendaritza taldearekin harreman eta komunikazio egokia izan dezagun, baina ikus dezakezuenez, ez da batere erraza izaten ari. Bizi dugun egoera zein den jakinarazi nahi genizuen, horregatik batzutan, nahiz eta gure lana epe barruan eta eskatu bezala bete, emaitza ez da espero genuena izaten, ikastetxearen erabaki eta oztopoak direla eta.

Era honetan, gure seme-alaben segurtasuna hobetzen laguntzea espero dugu.

Agur bero bat.