Sarbideak

Kaixo familiak,

Hainbat hilabetez ikastetxeko zuzendaritzarekin eta udalarekin hitz egin ondoren, ikastetxerako bigarren sarbide bat jartzea lortu da. Sarbide hori lehen hezkuntzako patioen aldetik egingo da, mendirako igoeran dagoen atetik.

Sarbide berriaren ondorioz, zebra-bide bat eraiki eta ikastetxe ateraino doan bidea asfaltatuko da, bai eta errepidetik sartzeko gunea ere. Guztira 200 Metro karratu inguruko azalera izango du

Udalak jakinarazi digunez, obraren azterketa eginda eta onartuta dago. Obrak udal brigadak egingo du epe laburrean, baldintza meteorologikoek ahalbidetzen dutenean.

Bigarren sarbide horretaz gain, elkarrizketak izan ziren ikastetxerako sarbidea hobetzeko (beste sarrera batzuk gehituz) eta jende-pilaketak murrizteko, baina ezin izan da udalak egin dezakeen beste neurririk zehaztu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei eta ikastetxeari proiektu hau aurrera ateratzeko eman duten laguntza guztiagatik.

Espero dezagun horrela errazagoa izatea, sarrera eta irteereetan, Covid-en garaian beharrezkoak diren segurtasun-distantziak mantentzea.

Besarkada handi bat.