Haurreskoletan matrikulazioa apirilaren 21era arte - Oharra

Haurreskoletan 2021-2022 ikasturterako matrikula egiteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Matrikula bi modutan egin dezakezue: linean, edo haurreskolan bertan, apirilaren 12tik 21era (biak barne). Lehenengo kasuan, www.haurreskolak.eus webgunearen bidez egin behar duzue; eta, bigarrenean, bulegora joan behar duzue, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Hauek dira haurreskolak:

 

ETXEKO SEINE (BASOZELAI)

Basozelai 13 - 944409264

seine.basauri@haurreskolak.eus

 

ETXEKO KUTTUNA (SAN MIGEL)

Hernán Cortés plaza - 944666228

kuttuna.basauri@haurreskolak.eus

 

Aurten ez da ate irekien egunik egingo, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi-aren ondoriozko segurtasun-tarteak eta higiene-neurriak direla eta. Dena dela, zentroetako zuzendaritzek zuen galdera guztiei erantzungo diete, telefonoz zein posta elektronikoz, edozein unetan. Bes-talde, haurreskola eta instalazioak bisitatu nahi badituzue, aurretiazko hitzordua hartu ahal duzue, telefonoz.