Ikasturte Hasierako Asanblada Orokorra IGE 2020/2021 - Oharra

Guraso agurgarriok:

Honen bidez, ohiko asanblada orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

                Data:     Urriak 16

                Ordua:  14:45tan, lehen deialdia; eta 15:00tan, bigarren deialdia

                Tokia:    Basozelai Gizarte Etxea

Gai-zerrenda honako hauxe da:

1. 2019-2020ko ikasturteko memoria eta balantze ekonomikoa.

2. 2020-2021 ikasturteko jarduerak eta aurrekontua

3. Zuzendaritza batzordea Berrizketa

4. Galderak eta eskariak

Gai-zerrendako puntu bat zuzendaritza batzordearen hautaketa da, pertsona berriekin berritzerik ez badago, elkartea desegiteko prozedurak hasiko dira.

Zuzendaritza batzordean parte hartu nahi duzuen pertsonek eman izena asanbladaren egunean.

Egungo egoera dela eta, foroa 20 edo 25 lagunetara mugatuko da, hau da, ohiko parte-hartzaile kopurua.

Besterik gabe, zuen partehartzea eskertuz , agur bero bat.

IGE