Erregistroak

Kaixo, familiak:

Hainbat kontsulta jaso ditugu IGEko eta eskola-aseguruko erregistroak ondo eginak dauden jakiteko. Ordainketa egin baduzue baina erregistro-formularioa bete ez baduzue, edo formularioa bete baduzue baina gordekina erantsi ez baduzue, EZIN ditugu erregistroak zuzentzat eman.

Erregistro-formularioa bete duzuen jakiteko modurik azkarrena da berrespen-mezu elektroniko bat jaso izana. Mezu horretan, bete duzuen informazio guztia ikus dezakezue, eta esteka bat izango duzue hura aldatzeko.

IGEko erregistroa behar bezala egin den jakiteko, jakinarazi nahi dizuegu azken aldian hainbat mezu bidali ditugula askotariko informazioarekin, azkena abenduaren 15ean 22:55ak aldera.

Eta Eskola Aseguruko erregistroa behar bezala egin den jakiteko, horri buruz daukagun informazio guztia duen mezu elektroniko bat bidali zaizue, 5 PDF fitxategi eduki beharko lituzkeena.

Aipatu ditugun mezu horiek jaso ez badituzue, sentitzen dugu, baina ez duzue formularioa bete. Beraz, EZ zaudete nahi zenutenean erregistratuta.

Agur t'erdi.