Aladina Fundazioaren kanpaina solidarioa - Oharra

Kaixo, familiak:

Gure haurren 60 marrazki jaso ditugu, Aladina Fundazioarekin batera egin dugun “Maskarak irribarreak ezkutatzen dituzte” kanpaina solidarioan parte hartuta. Honekin batera, marrazki guztiekin sortu dugun kartela eta bideoa bidaltzen dizkizuegu, egunero minbiziaren aurka borrokatu behar duten heroi horiei guztiei helaraz diezaiezuen.

Hau da, egin ahal izan dituzuen dohaintzekin batera, gure harri-koskor txikia, heroi txiki hauen eguneroko bizitza eramangarriagoa izan dadin gaixotasun honen aurka borrokan ari diren bitartean.

Mila esker lortzen laguntzeagatik!!

Eta eskerrik asko Huntza taldeari gure bideoan Aldapan Gora kanta erabiltzeko baimena emateagatik.

Agur t'erdi.

Video