Ikastetxea ixteko errula - Oharra

Gabon, familiak.

Jaso ditugun kontsulta ugarien aurrean, jakinarazten dizuegu GEZURRA dela gure ikastetxearen itxierari buruzko informazioa. Gaur egun ez dago itxiera hori aurreikusita, are gehiago, zuzendaritzak baieztatu digu egoera atzo baino hobea dela eta beste zentro batzuk gurearen antzeko egoeran daudela COVID-19 delakoaren eraginari dagokionez.

Informazio FALTSUA sortzen ari den zalaparta dela eta (ez dakigu nork eta zergatik zabaldu duen), mesedez eskatzen dizuegu ez parte har dezazuela horrelako informazioa ematen, justifikaziorik ez badago, eta horrelako informazioa iristen bazaizue, mesedez, kontsultatu informazio horren egiazkotasuna, informazio hori zabaldu aurretik (adibidez, ikastetxera telefonoz deituz).

Agur t'erdi.