Goiztiar gela/arratsaldeko zerbitzua

GOIZTIARRAK xxxx/xxxx

XEDEA:

Guraso Elkarteak antolatutako zerbitzu osagarria, familiei laguntzeko eta lana eta bizitza bateragarri egiteko.

«GOIZTIARRAK» zerbitzuaren barruan, ikastetxea lehenago zabaltzen dugu, klase-egun guztietan. Irailetik ekainera bitartean dago martxan ekimena, 07:30etik 09:00etara.

Honako hau izango da zerbitzuaren kostua, xxxx/xxxx ikasturterako:

  • 36 € hilean
  • Banakako egunak, 4 €

ARGIBIDEAK, HEMEN: xxxxxx@xxxx.xx

xxxxxx: xxx xx xx xx (xxxxxx)

 

IRAIL ETA EKAIN ARRATSALDEKO TAILERRAK xxxx

XEDEA:

Guraso Elkarteak antolatutako zerbitzu osagarria, familiei laguntzeko eta lana eta bizitza bateragarri egiteko.

«IRAIL ETA EKAIN ARRATSALDEKO TAILERRAK ESKOLAN» programaren barruan, ordutegia luzatzen dugu arratsaldean, eskolak amaitu eta gero, ekaineko eta iraileko eskola-egun guztietan (alegia, ordutegia trinkoa denean). Izan ere, egun horietan umeak jasotzeko arazoak izaten dituzte familia askok, lana dela eta.

Ordutegia: xx:xx-xx:xx, jantokitik lehenago irteten direnentzat; eta xx:xx-xx:xx, beranduago irteten direnentzat.

Izaera soziokulturaleko jarduerak eta olgeta-jarduerak egiten dituzte umeek: jolasak eta kirolak, irakurzaletasuna bultzatu, jarduera plastikoak, aisialdi-jarduerak, ikus-entzunezkoak...

xxxxko ikasturtean, hauxe izan da zerbitzuaren kostua:

  • 78 € hilean
  • Banakako egunak, 6 €
  • Astea, 26 €

ARGIBIDEAK, HEMEN: xxxxxx@xxxx.xx

xxxxxx: xxx xx xx xx (xxxxxx)