Familientzako informazio garrantzitsua

Beste urte batez, zurekin batera hasiko dugu ikasturtea IGE-n.

Zure bazkidetzari esker ikastetxea eta bertako funtzionamendua dinamizatzen dugu: erakargarriago egiten diegu gure seme-alabei, bertan aurrera eramandako jarduerekin.

Gainera, bazkide zarenez gero, hainbat konturi buruz erabaki dezakezu, ikasturte amaierako jaian parte hartu, Gabonetako zozketetan, txitxi-burduntzian, Gabonetako Jaian, ikasturte amaierako argazkian…

Aurtengo kuota 18 €-koa izango da lehenengo seme-alabagatik, eta 5 €-koa beste seme-alaba bakoitzeko.. Zure laguntzarik gabe ezinezkoa zaigu gure lana burutzeko helburu komunak gauzatzea.

IGE-rekin harremanetan jarri nahi baduzu, kideetako edozeinengana jo dezakezu, edota mezua bidali ahal diguzu ondoko helbide honetara: ampagaztelu@gmail.com.