Gabonetako postalak

Kaixo familiak,

Gabonak datoz!! Guraso Elkarteak Gabonetako postalak egitera animatzen zaituzte.

Haur bakoitzak Gabonetako postal bat egin ahal izango du. Gaur egungo neurriak direla eta, bakoitzak bere etxean egingo du.

Behin postala eginda, zuen seme-alaben argazkia atera beharko duzue postalarekin, eta honako helbide elektroniko honetara bidali: registroampa@gmail.com.
Argazkia formato bertikalean izan behar da.

Emailaren asuntoan : Umearen Izena + Abizena + HH edo LH + Maila + Letra (A edo B, hala badagokio) jarri behar duzue.

Informazio hori gabe, ezin izango dugu egutegia inprimatu, bertan agertzen baita.

Argazkiak jasotzeko azken eguna 2021/12/15, asteazkena, izango da.

Animatu zuen seme-alabak parte hartzera!

Agur bero bat.