Multikirol eta Trail

Jakinarazten dizuegu izena emateko epea urriaren 4ra arte, gutxienez, luzatuko dela.

 

Familia estimatuak

Guraso-elkarteak ikastetxeko kirol-zerbitzua hobetzearen aldeko apustua egin du, gure ikasleei kirol-esperientzia gehiago eskainiz. Hori guztia eskola-komunitatean bizitza osorako kirola egiteko ohitura ezartzeko eta, horrekin batera, ikastetxe osasungarriagoa sortzeko.

Horretarako, BI PROPOSAMEN proposatzen dizkizuegu guraso-elkartetik:

-- Lehenengoa ACTIOSports enpresaren eskutik dator. Haren web-orria hurbiltzen dizuegu, hari buruz gehiago jakin dezazuen www.actiosports.net

Haurrentzako psikomotrizitate jarduera eskaintzen dizuegu, 3, 4 eta 5 urteko geletarako. Eta multikirol I (Heziki) jarduera lehen hezkuntzako lehen ziklorako (lehen eta bigarren mailarako), multikirol II LH3 eta LH4rako, eta multikirol III LH5 eta LH6rako.

Enpresak Covid 19aren aurkako neurrien eskakizun guztiak betetzen ditu; izan ere, Kontingentzia Plana betez eman digu bere protokoloa.

Hobeto ezagutu ditzazuen, enpresak hainbat material eman dizkigu bere zerbitzua eskaintzeko eta orientazioa emateko.

Bideo batzuek azaltzen dute zer egiten den:

Jardueren dosierrak.

http://www.actiosports.net/wp-content/uploads/2020/11/PSIKOMOTRIZITATEA-3.-4-ETA-5-URTE.pdf

http://www.actiosports.net/wp-content/uploads/2020/11/DEPORTE-PARA-1o-y-2o-euskera.pdf

http://www.actiosports.net/wp-content/uploads/2020/11/MULTIDEPORTE-3o-y-4o-DE-PRIMARIA-euskara.pdf

http://www.actiosports.net/wp-content/uploads/2020/11/DEPORTE-para-5o-y-6o-de-Primaria-euskara.pdf

Haurrak www.actiosports.net/gaztelu estekan inskribatu ditzakezue

Guraso-elkartetik zuen interesekoa izatea espero dugu.

 

-- Bigarren proposamena BASOZELAI TRAIL ESKOLAREN eskutik dator.

Eskola honen filosofia mendiko lasterketa bezalako kirol baten irakaskuntza da, genero edo gaitasun bereizketarik gabe. Helburuetako bat haurrei hainbat balio dituen kirol bat irakastea da, hala nola, iraunkortasuna eta ahalegina, gure mendiak errespetatzearekin batera, inguratzen gaituen landa-ingurunea ezagututa. Gure inguruko mendi-bideak ezagutzea.

IKASLEEN ADINAK

5 eta 15 urte bitartean. Adinaren araberako taldeak egingo dira, modu indibidualizatuagoan lan egiteko, baina talde osoarekin saioak egingo dira, uste baitugu denek ikas dezaketela guztiengandik.

ENTRENAMENDUA

Osteguna- 17:30etik 19:00etara topalekua, Gaztelu Ikastetxea pilotalekua (Basauri)

Jarduerak eskolatik gertu dagoen ingurune naturalean egiten dira, betiere baldintza meteorologikoek jarduera garatzeko aukera ematen badute, baina horrek ez du esan nahi euria egiten badu putzuetan plisti-plasta egingo ez dugunik.

Jarduera honetan interesatuta bazaudete, informazio gehiago jaso dezakezue basozelaitraileskola@gmail.com helbidean eta 647.91.20.90 telefonoan.

Esteketan sartu ahal izateko, Gurasoen Elkartearen webgunera edo Facebookeko orrira jo.