Kitsune

Estimulazio goiztiarreko programa Haur Hezkuntzako umeentzat, garunaren gaitasunak, gaitasun emozionalak eta motrizitate-gaitasunak hobetzeko (www.kitsune3d.com).

Datak eta ordutegiak:

HH

Talde 3 daude, astearteetan.
Datak: 18/10/01-19/05/31.
Ordutegia: asteartea, 14:00-15:00.

Zerbitzuaren deskribapena:

Ikasleak hiru dimentsiotan estimulatzen ditu programak:
- Matematiken bitartez: zenbakiaren kontzeptua eta zenbakien arteko harremanak indartzen dira, eta, aldi berean, aritmetikaren oinarriak ikasten dituzte umeek (batuketak eta kenketak). Oxford University ospetsuak sortutako material multisentsorialak baliatzen dira (heziketa-eduki berritzaileetan aitzindaria da aipatutako erakundea).
- Adimen emozionalaren bitartez: ikaste-prozesu oro motibazioan oinarritu behar da, hau da, emozio positiboa eragin behar dio ikasleari. Oso garrantzitsua da ikasleek txiki-txikitatik ikastea emozio horiek antzematen eta kudeatzen, bai norberarenak, bai beste batzuekin daudenean. Eskolak askotariko taldeetan ematen dira, zenbait adin nahastuta, eta hori oso aberasgarria da.
- Psikomotrizitatearen bitartez: umeek, ikasketa-prozesuan, mugimenduaren beharra daukate. Neurodidaktikak frogatu du haurrek hobeto ikasten dutela mugimendua sustatzen den inguruneetan. Gainera, espazio-denbora kontzeptuak eta lateralitatea oso garrantzitsuak dira adin-tarte honetan.