Eskolaz kanpoko jarduerak

Familia horiek:

2021/22 ikasturterako EAEko ikastetxeetan covid-19 aurkako prebentzio-neurrien protokolo orokorra kontuan hartuta, ikasturte berri honetan berriro ekin nahi diegu ikastetxean egiten diren eskolaz kanpoko jarduerei. Protokolo horrek ezartzen duen moduan, Edukabilbotik geure protokolo eta kontingentzia-plan propioa dugu, jarduera dibertigarri, eraginkor eta, batez ere, seguruz betetako ikastaro bat ziurtatzeko.

Jarduera horietako taldeak Eusko Jaurlaritzaren gomendioak errespetatuz egingo dira. Horrela, jarduera horiek arazorik gabe talde txikitan egin ahal izatea bermatzen dugu, eta une oro higiene- eta osasun-neurriak, distantziak eta behar diren maskarak betetzea.

Hori dela eta, Edukabilbotik eta ikastetxearen Gurasoen Elkartetik ikastetxeko eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu; izan ere, segurtasunari dagokionez, taldeak ikastetxean mantentzeak murriztu egiten ditu kanpoko klub edo akademietako jarduerekiko harremanak.

Aurreko urteetan bezala, taldea aurrera ateratzeko 8 eta 10 ikasle bitarte beharko dira haur hezkuntzan eta 8 eta 12 lehen hezkuntzan. Gaur egungo egoera dela eta, eskaintza murriztu eta eskaintzen ziren jardueren ordutegiak berregituratu beharra ikusi dugu. Horregatik, 3 urtetik gorako ikasleentzat bakarrik eskainiko dira eskolaz kanpoko ikaspostuak, eta, gainera, jantokian geratuko dira.

Gogorarazten dizuegu plazak beti esleituko direla izena eman duten hurrenkeraren arabera, eta, jakina, orain arte izena emanda zeuden ikasleak mantenduko direla, bertan behera utzitako jarduerak izan ezik. Oso garrantzitsua da izena ematerakoan ikaslearen uneko ikasturtea eta gela adieraztea, taldeak egin ahal izateko. Era berean, jakinarazten dizuegu jarduerak aurrera aterako direla erabilgarri dauden espazioen eta jarduera bakoitzean izena eman duten gutxieneko kopuruaren arabera.

Izena lehenbailehen ematera animatzen zaituztegu, datorren urriaren 1ean esperientzia berriz betetako ikastaro berri bati ekiteko. Gaurtik irailaren 24ra bitartean eman dezakezue izena, esteka honen bidez:

https://edukabilbo.simun.es/crm/altaonline/altap.asp?id=206&cid=AED3E830-8E56-4DA9-B421-AEF166A71D06

Izena eman baduzue eta jarduera bertan behera utzi ez bada, ez da berriro egin behar. Jarduera bertan behera utzi bada, posta elektronikoz jakinaraziko zaizue.

Mila esker zuen arretagatik.

Zuen zain gaude!

Agur t'erdi.

Basozelai Gazteluko IGE eta Edukabilbo taldea.