Foru Aldundiak antolaturiko mendiko txangoak

Familia agurgarriak:

Aurreko kurtsoetan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak (Eskola Kirola), Mendizale Federazioaren bitartez, antolatzen dituen txangoetan parte hartuko dugu. Txangoak 2013tik aurrera jaio direnentzat zuzenduta daude (Lehen hezkuntzako 3.,4.,5., eta 6. Mailakoak)

Gutxi gorabehera, hilabete eta erdian behin izaten dira, beti igandean.

Bost umeengatik heldu batek joan behar du. Hori deIa eta prest dauden gurasoekin zerrenda bat osatuko dugu

TXANGOAK:

• Txangoak adinari egokitutako ibilaldiak izaten dira, 3-4 ordukoak (goiz osoa)

• Txango guztietara Mendizale Federazioko begiraleak eta Gurutze Gorrikoak joaten dira.

• BUS GELTOKIA: San Jose

PREZIOA

Ikasurte osoko txangoen prezioa 20 eurokoa da, salneurri honen barne txango guztiak daude eta txango bat gehiagoren prezioa, guraso boluntarioen txangoaren prezioa betetzeko. Dirua Caixako kontu korronte honetan sartu behar da: ES77 2100 4353 4101 0032 8277 (AMPA) ezinbestekoa da MENDIA IZEN-ABIZENAK, JAIOTZE URTEA jartzea.

ikasturtearen amaieran egin ez dituzten txangoen dirua ez da bueltatuko.

IZEN-EMATEA

Izena emateko, eransten den izen emate orria bete behar da. Horretaz gain diru sarrera urriaren 20an baino lehen egin behar da. Bi dokumentu horiek umeek irakasleari eman beharko dizkiote.

INFORMAZIO GEHIAGO:

IGE edo Foru Aldundiko web orria: www.bizkaia.net (ESKOLA KIROLA)

Bizkaiko Mendizale Federazioaren web orria: http://www.bmf-Ivrn.org/deporte-escolar/inscripciones-y-categorias/